Untzilla auzoko jaiak asteburuan

Eneko Azurmendi 2017ko urr. 4a, 11:23

Untzillako jaietako irudi bat, duela urte batzuk.

Egubakoitzean hasiko dituzte Untzillako jaiak, 19:30ean, kanpai jotzea eta etxafuego jaurtiketarekin. Ondoren, bertso afaria egongo da elkartean, Julio Soto eta Iker Zubeldia bertsolariekin.

Zapatuan, auzoko hildakoen aldeko meza izango da 12:00etan eta ondoren umeentzako puzgarriak egongo dira, trikitilariek alaituta. 14:00etan auzo bazkaria egingo dute elkartean eta arratsaldean, berriz, mus txapelketa, 16:00etan hasita –parte-hartzea 20 euro bikoteko. Sariei dagokienez, bikote irabazleak batutako diruaren %50 eramango du, bigarrenak %30 eta hirugarrenak %10–. 17:30ean, Tor magoaren ikuskizun berezia egongo da eta 18:30ean, txokolatada. Bitartean, dantzaldia eskainiko du Maddalen Arzallus eta Harkaitz Allur bikoteak. Iluntzean, afari zerbitzua eskainiko da elkartean, parrilla piztuta eta ondoren, dantzaldiak jarraituko du. 23:00etan, Murumendi Elkarteko XXXV. Bolo Txapelketa egingo dute –parte-hartzea 10 euro. Lehenengo sailkatuak trofeoa, txapela eta 200 euro eramango ditu, bigarrenak trofeoa eta 150 euro, hirugarrenak 80 euro eta laugarrenak 40 euro. Murumendi elkarteko lehen sailkatuari sari berezia emango zaio.

Domekan, mendi irteera egongo da, 10:00etan elkartetik abiatuta. 12:00etan, meza, Aramaioko abesbatzak lagunduta eta 13:00etan, Vermouth dantzaldia, Harkaitz Allur eta Maddalen Arzallusen eskutik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak