San Migel jaiak Etxaguen auzoan ere

Eneko Azurmendi 2017ko ira. 28a, 13:46

2015ean Etxaguengo San Migel jaietan ateratako talde argazki bat.

Oñatin eta Aretxabaletan bakarrik ez, Aramaion ere ospatuko dituzte San Migel jaiak. Asteburu osoko egitaraua prestatu dute Etxaguen auzoan, gustu eta adin ezberdinetakoei zuzendutako egitaraua, hain zuzen. Izan ere, bertsolariak, umeendako puzgarriak, musika, briska eta mus txapelketa, sokamuturra eta beste hainbat ekintza izango dira.

Irailak 29, egubakoitza:

19:00 Jaien hasiera, ikurrinaren igoera eta etxafuegoak.

21:00 Bertso afaria: Odei Barroso urruñarra eta Xabat Galletebeitia lekeitiarra izango dira saioa osatuko duten bertsolariak, eta gai-jartzaile lanetan, berriz, Beñat Ugartetxea mallabitarra arituko da.

Afal ostean, opari ezkutuaren zozketa egingo da. Bertsolarien desafioaren arabera, bertso-kanpaiak izango dira ordu txikitan.

irailak 30, zapatua:

9:30 Kanpai-errepikak.

12:00 Meza.

13:00 Txikiteoa DJ-ak alaituta.

17:00 Mus txapelketa.

17:30 Umeentzat puzgarriak.

19:00 Umeentzat bolo txapelketa mundiala .

19:00 Sokamuturra, Etxango zezenen eskutik.

22:30 Dj Landerrek alaituko du gaua.

Urriak 1, domeka:

10:00 Kanpai-errepikak eta etxafuegoak.

12:00 Meza.

12:30 Bolo txapelketa mundiala.

12:30 Jubilatuendako luntxa, trikitilariek alaiturik.

13:30 Umeekin errotaren erakustaldia.

16:30 Briska txapelketa.

17:00 Umeentzako jolasak eta puzgarriak. Ostean, txokolatada.

19:00 Jaiei amaiera emateko, somakuturra, Etxango zezenen egoeraren arabera.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak