Gorbeialdeko indarkeria matxistaren diagnositikoaren aurkezpena egingo dute martitzenean

Eneko Azurmendi 2017ko ira. 21a, 15:01

Arabako zenbait eskualde ari dira emakumeen aurkako indarkeriaren errealitatea ezagutzera bideratuta dagoen proiektu bat aurrera eramaten, eta Gorbeialdeko Kuadrilla horietako bat da. 2016an egin zen indarkeria matxistaren gaineko diagnostikoa, eta emaitzak aurkeztuko dituzte datorren martitzenean, irailak 26, Zuiako Oregi Etxean, 19:00etan.

"Diagnosi honen aurkezpenari esker, datuak, emakumeen ibilbideak, prebentzio zerbitzuak eta bestelako datu interes eta garrantzitsuen berri izango dugu", azaldu du Kuadrillak.

Berdintasun foroa, 29an

Bestalde, Emakundek, Emakumearen Euskal Erakundeak, XIV. emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako gunea martxan jarri du; erakunde publikoek eta pribatuek gizonen eta emakumeen berdintasunaren alde antolatzen dituzten hainbat ekimenen urteroko topaketa.

Aurten, 2017ko irailaren 25etik abenduaren 15era izango da. Autobus ibiltari bat EAEko herrietara helduko da eta gunearen ekitaldien lekua izango da.

Hala, autobus ibiltaria irailaren 29an, egubakoitza, iritsiko da Aramaiora, eta eskolako gazteak bertara gerturako dira, berdintasunari buruzko tailerrak egitera eta formazioa jasotzera, berdintasun teknikari aditu baten eskutik.

2017 Guneak Martxoaren 8ko kanpainaren lelo bera izango du: Berdintasuna nire baitan ere hasten da: "Pertsona guztiok daukagun erantzukizunarekin, eguneroko ekintzen eta jarreren bidez, berdintasuna bultzatzeko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak