Izena emateko aukera kiroldegian egongo da, ordu erdi lehenago hasita. 24 kilometroko ibilbidea izango da: Ibarran hasi eta Lurgorrira. Handik Tellamendira igo eta ondoren Zabalanditik pasatu ostean, Orixolera. Handik Marixekara jaitsi eta Kruzetatik, berriro ere Ibarrara; ibilbidea han amaituko da. Bost ordu inguruko ibilbidea da.