Bigarren sailkatuak Ilargi Sport taldeko Joseba Beola eta haren kopilotu Jose Luis Iratzoki nafarrak izan ziren, eta hirugarrenak, Urraki taldeko Jokin Aiertza eta Joseba Bikendi. Debagoiendar azkarrenak A+Gas taldeko Joseba eta Aitor Frutos eskoriatzarrak izan ziren, Clio Sport autoarekin. Anaiek 6. denborarik onena eskuratu zuten helmugan.