Andra Mari jaiak ospatuko dituzte asteburu honetan Aramaion

Eneko Azurmendi 2017ko ira. 7a, 13:26
Andra Mari eguna, iaz.

Batetik, Eguzkierripa auzoko jaiak direla eta, bertso afaria egingo dute bihar, zapatua, 21:00etan, auzoan bertan. Bestetik, Ibabeko Andra Mari Kofradiak ohiko ospakizunak egingo ditu domekan, hilaren 10ean, ermitan.

Bertso afariari dagokionez, Xabi Igoa herritarra esperientzia handia duten bi bertsolarirekin ariko da bertsotan: Sebastian Lizasorekin eta Iñaki Muruarekin, hain zuzen.

Andra Mari Ibabe Egunean, berriz, lehenik, ohikoa den moduan, 12:30ean meza izango da ermitan eta ondoren, ohiko batzar nagusia egingo dute. Bertan, lehendakaritza eta zuzendaritza batzordea berriztatuko dituzte, botazio bitartez. Amaitzeko, bazkaria egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak