Udalak "zorrotz" salatu du bide bazterrean zaborra utzi izana

Eneko Azurmendi 2017ko ira. 7a, 12:19
Trasteak, lurrean botata. Argazkia: Aramaioko Udala

Pasa den astean, hainbat traste antzeman zituen Udalak Jarindorako bidean, herritar batzuen salaketa eta informazioa aintzat hartuta. Oinetakoak, arropak, kaxak, poltsak eta bestelakoak zeuden egon behar ez liratekeen lekuan botata.

Gertaera horren aurrean, Udalak adierazi du erabat gaitzesten dituela horrelako jarrerak, eta "zorrotz" salatu ditu. Era berean, herritarrei jakinarazi nahi izan die badaudela leku eta egun zehatzak horrelako zaborrak botatzeko.

Herritarrei ohartarazi die ingurumena zaintzea eta gainontzeko herritarrekiko errespetua izatea garrantzitsua dela elkarbizitza osasuntsu eta ona izateko: "Beharrezkoa da guztiok kontzientzia izatea, ez dadin horrelakorik berriro gertatu".  

Salatzaileei eskerrak

Azkenik, Udalak eskerrak eman nahi izan dizkie gertaera hori salatu eta horren berri eman duten herritarrei: "Guztion begiak eta kontzientzia beharrezkoak direlako komunitate ikuspegitik".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak