2017/09/08 19:30 - 20:30

Musika

Twin Room taldearen kontzertua

Aramaio

Sastiñan eskainiko du kontzertua Twin Room taldeak, 19:30ean. Sonia Vera abeslariak eta Josu Jungitu piano-joleak osatzen dute nagusiki 30. eta 40. hamarkadako swing doinuak jorratzen dituen bikotea. "Abesti zaharren bertsioak jotzen ditugu, pelikula ezagunen soinu bandak. Horrez gain, Frank Sinatra edota Nina Simone bezalako abeslarien kantuak ere jotzen ditugu", azaldu du Jungituk. Eguraldi onarekin kanpoan, bestela barruan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak