Soinuaren eta musikaren barnera bidaiatu dute Aramaion

Eneko Azurmendi 2017ko abuztuaren 28a

"Oso maila oneko" kontzertua eskaini zuten atzo Alberto Urretxok eta konpainiak. "Jendea oso gustura gelditu da eta gainera Urretxok maisuki transmititu dizkigu musikaren emozioak eta soinuaren bidaiak. Arrakasta itzela eta guztiok pozik", azaldu du Cristina Etxenausia kultura zinegotziak. Kultura etxe lepo bete zen emanaldiaz gozatzeko –100 pertsona inguru–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak