Umorezko antzerkiarekin hitzordua Oletan

Maite Txintxurreta 2017ko abu. 14a, 13:00

Araia-Asparreneko Umore Antzerkiaren 24. Jaialdiaren jarraipen modura, Arabako hainbat herritan emanaldiak izaten ari dira egunotan. Bada, bihar arratsaldean (18:00) Baserriko porrusalda antzezlana eskainiko du Bapatean konpainia gasteiztarrak Aramaioko Oleta auzoan.

45 minutu inguruko emanaldia izango da, umorea eta antzerkia uztartuko dituena.

Jarraian, ikuskizunaren aurkezpen testua: Sukaldean egiten dugun bezala, bazkaltzen dugu; sukaldean, maitasunean bezala egiten dugu, eta maitasunean, sukaldean bezala. Bizitza errezeta batean kontatuta, bi pertsonaia su motelean. Porrusalda, oso errezeta ezaguna, baina gurea sukaldean egiteko modu bakarra da. Gastronomia, lurreko etekinak, jende tipikoa eta atipikoa, herri kirola, familia jakinduria, juliana erara moztu, baratza, slow food, zen filosofia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak