Kontzertu ekonomikoa hizpide izango dute bihar, martitzena, Aramaion

Alaiak Jubilatuen elkarteak antolatuta Kontzertu ekonomikoa eta kupoa izeneko hitzaldia eskainiko du Juan Antonio Zarate Arabako Batzar Nagusietako presidente ohiak, bihar, martitzena, 18:30ean kultura etxean. Zaratek 2001eko negoziazioetan parte hartu zuen eta gaur egun indarrean dagoen kontzertu ekonomikoaren oinarri eta ezaugarriak hurbiletik ezagutzen ditu. Hitzaldia gazteleraz izango da.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.