Olaizola txapeldun eta Herrarte azpitxapeldun, asteburuan

Julen Olaizolak garaipena eskuratu zuen Barañaineko txapelketan. Joritz Arbaiza orozkoarra izan zuen bikote Olaizolak, eta bikote iruñarrari irabazi zioten (18-11). Jon Herrartek, berriz, ezin izan zuen txapela irabazi Euskal Herriko Trinkete Txapelketako finalean (40-38).

Ander Martinez de Mungia gasteiztarrak eta Herrartek bikote sendoa osatu zuten finalean ere, eta gauzak estu jarri zizkieten Atxarteko bikoteari. Partidu oso lehiatua eta gogorra izan zen, une askotan aurretik ere izan ziren Herrarte eta Mtz. de Mungia. Hala ere, amore eman behar izan zuten eta bi tantorengatik galdu egin zuten. Beraz, txapeldunorde izan ziren.

Arriolabengoa, asteburu honetan

Bestalde, Markel Arriolabengoa aramaioarrak, Barron bikote gasteiztarrarekin, Arabako promozio txapelketako finala jokatuko du zapatuan Gasteizen, Laudioko bikotearen aurka.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.