Sokatira, oskol batzea, sako-lasterketak eta abar egin zituzten bazkalostean. "100 pertsona inguru elkartu gara eta ederto pasatu genuen. Aurtengo berrikuntza nagusia izan da eskolan zeuden lau buruhandi berreskuratu eta konpondu direla, eta Aretxabaletako erraldoien laguntzaz, kalejira ederra eduki genuela. Oso polita izan zen eguna eta ederto pasatu genuen", adierazi dute ikastetxetik.