Iaz, Bizente Goikoetxearen urteurren ospakizunak zirela eta, ezin izan zuten Musikaren Astea egin. Aurten, baina, berriro bueltan da, aste osoko egitarauarekin. Larraitz Arriolabengoa Musika Eskolako irakaslearen esanetan, bere lanari inpultso bat emateaz gain, ikasturte guztian zehar ikasleek egindako lana erakustea da egitasmo honen helburua, "herritarrek ikus dezaten urte guztian landu duguna".
Aramaioko Musika Eskolak antolatu ditu aste osoan zehar egongo diren ekintzak, udaletxearen "ezinbesteko" laguntzaz.
Hona hemen egitaraua:
Maiatzaren 21a, domeka
-Sastiñan, 18:30ean: Gitarra klasikoen kontzertua. Bilboko kontserbatorioko irakasle eta ikasleek osatutako laukote batek kontzertu klasiko bat eskainiko.
Maiatzaren 22a, astelehena
-Kultura etxean, 18:30ean: Musika dokumental bat proiektatuko da, Sonita izenekoa. Dokumental honek neska afganiar rapera baten historia kontatzen du.
Maiatzaren 23a, martitzena
-Sastiñan, 18:00etan: Alaiak Kantuan taldearen –Jubilatuen elkarteak daukan kantu tailerra– kontzertua eta ondoren kantu gira, neska bat akordeoia jotzen, kalean zehar, herritarrek kantuan
Maiatzaren 24a, eguaztena
-Sastiñan, 18:30ean: Bocabats beatbox taldearen kontzertua
Maiatzaren 25, eguena
-Sastiñan, 18:00etan: Aramaioko Musika Eskolako ikasleen ikasturte amaierako kontzertua. 40 ikasle inguruk hartuko dute parte. Pianoa, gitarra, txistularien kalejira, gorputz perkusioa eta abar eskainiko ditu emanaldiak.
Maiatzaren 27, zapatua
-Sastiñan, 18:30ean: Blues kontzertua, Riffs and chips taldearen eskutik
Maiatzaren 28, domeka
-Kultura etxean, 17:00etan: Haurrendako zinea, musikarekin lotutako filma: Piccolo eta saxo.
Aste guztian zehar
Horrez gain, aste guztian zehar San Martin eskolako 5. eta 6. mailako ikasleek musikaren inguruan egindako lan batzuk ikusgai egongo dira Sastiñan, hauek ere parte hartu dute eta musikaren astean. Diapositibak eta beste hainbat lan egongo dira.