Ipuin lehiaketako sari banaketa gaur, antzerkiarekin lagundurik

Eneko Azurmendi 2017ko maiatzaren 12a

Zirtaka taldearen 'Zu eta ni sudurluze bi' izeneko antzerkiak emango dio hasiera gaurko ekitaldiari, 18:00etan, kultura etxean.

Zu eta ni sudurluze bi antzerkiarekin hasiko da gaurko emanaldia, 18:00etan, kultura etxean. Antzerkia bukatzean, Txirritola Euskara elkarteak antolatutako ipuin lehiaketako sari banaketa izango da. Aurtengo edizioan, 62 ipuin aurkeztu dira, guztira, sei mailatan banatuta. Maila bakoitzean, lehenengo eta bigarren saria egongo da. Bihar emango dira aditzera sari horiek zeinentzat izango diren, epaimahai talde batek hala erabakita. Talde hori Irene Txurrukak, Elena Zubizarretak eta Ainhoa Bikuñak osatu dute.

Kanpaina

Horrez gain, Txirritolak irakurzaletasuna bultzatzeko martxan izan duen Begixekin leiru bihotzaz gozatu kanpainaren baitan parte hartu dutenen artean ere sariak banatuko dira. Kanpaina hori lehen aldiz jarri du martxan elkarteak, liburutegiaren laguntzarekin, euskaraz irakurtzeko helburuarekin. 40 pertsona inguruk hartu dute parte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak