Jakoba Errekondo, Joseba Larratxe eta 'Mattin', bihar Aramaion

Eneko Azurmendi 2017ko mai. 10a, 13:10

Jakoba Errekondo, Joseba Larratxe Joxevisky eta Iñaki Martiarena Mattin Lorabarri Astean izango dira bihar, eguena, KomikHitzaldia izeneko saioan. Errekondok landareei buruzko azalpenak emango ditu eta beste biek euren irudiak sortuko dituzte, bat-batean eta publikoaren bistan. Horrez gain, gaur ortu eta baso bioanitzen gaineko hitzaldia eskainiko du Iñaki Etxebestek, 18:00etan, Sastiñan.

Edozein adineko jendearentzat "oso gomendagarria" dela adierazi dute. Izan ere, umorerako eta egonaldi on bat igarotzeko aukera paregabea dela diote, eta bide batez, herritarrek ortuari buruzko jakingaiak landuko dituztela.

Buztinaren inguruko solasaldia

Atzo, martitzena, buztinaren erabilera terapeutikoak ezagutzeko aukera izan zuten haurrek eta erretiratuek, Sane Fisioterapiako Ane Remediosen eskutik. "Naturak ematen digun baliabide bat da buztina, eta ezagutaraztea izan da helburua", dio Remediosek.

Antolakuntzako kide Irati Mujikak balorazio positiboa egin du, oro har, asteak eman duenaren gainean. "Garagardo ikastaroan jendea oso gustura egon zen, garagardoa bera egiten, probatzen; domekan belar-meta egiten gogotsu aritu ziren, haur zein guraso, eta buztinaren saioan ere gustura egon ginen", azaldu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak