San Martin jaietarako kartel lehiaketa martxan dago

Eneko Azurmendi 2017ko maiatzaren 5a

Aurtengo San Martin jaiak ekainaren 30ean hasiko dira eta uztailaren 3a bitartean luzatuko dira. Egitaraua eta ospakizunak iragartzeko kartel lehiaketa antolatu du Udalak.

Honako oinarriak ditu lehiaketak:

  • EDONORK hartu ahal izango du parte helduen kategorian eta Aramaioko edonork umeen kategorian
  • Pertsona bakoitzak BI lan aurkeztu ahal izango ditu
  • Obra guztiak originalak izan beharko dira eta ondorengo testua jaso: “San Martin Jaiak 2017. Ekainak 30 eta uztailak 1,2 eta 3”
  • Teknika: LIBREA
  • Neurria: Gehienez A3
  • Bi kategoria bereiziko dira: 15 urte arte eta 16 urtetik gora
  • Gutun-azal baten barruan aurkeztu beharko da kartel bakoitza eta kanpoan izenburu hau jarriko zaio: San Martin jaietako kartel lehiaketa”. Barruan, gutun-azal txiki batean izenburu bera eta egilearen datuak sartu beharko dira.
  • Lanak aurkezteko epea eta lekua: EKAINAK 2, udaletxean
  • SARIAK: 15 urte arte: 60  eta 16 urtetik gora: 150

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak