Aurtengo udalekuetan izena emateko epea zabalik dago

Maiatzaren 26ra arte egongo da horretarako aukera, ludotekara deituta, 945 44 53 74 telefono zenbakira.

Urtero moduan, uztailean izango dira aurtengo udalekuak, eta izena emateko epea zabalik dago jadanik. Horretarako, eskaera orria eta bankuko agiria ludotekan entregatu beharko dira, maiatzaren 26a baino lehen.

Matrikularen prezioari dagokionez, familia bakoitzeko lehenengo umeak 60 euro ordaindu beharko ditu; bigarrenak 40 eta hirugarrenak, berriz, 30.

Esan bezala, uztailaren 5ean hasi eta 21era arteko hiru asteetan egingo dira udalekuak, 10:00etatik 13:00etara. Gainera, auzoko umeentzako autobusa egongo da.

Begiraleentzako deialdia

Begirale lanak egiteko deialdia zabaldu du Udalak. 17 urtetik gorakoa izan behar da derrigorrez, eta baloratuko dena da: begirale titulua, irakasle-ikasketak, EGA titulua, umeekin esperientzia eta Aramaiokoa izatea. Interesatuek 945 44 53 74 zenbakira deitu beharko dute, maiatzaren 26a baino lehen. Soldata 310 euro izango da.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.