Bailara osatzen duten sei udalerrietako –Aramaio, Arrazua-Ubarrundia, Legutio, Urkabustaiz, Zigoitia eta Zuia– 250 ikasle inguru batu dira gaur Aramaion. Juncal Garai San Martin eskolako ikasketa buruak adierazi duenez, urtero egiten dute topaketa hau Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailako ikasleek, harremanak egin eta sendotzeko helburuarekin.