Maila altuko saioa izan da gaur arratsaldean Aramaioko kultura etxean jokaturikoa. Izan ere, puntuazio altuena izan duen kanporaketa izan da. Asier Otamendi gasteiztarrak irabazi du eta Andere Arriolabengoa, berriz, laugarren sailkatu da. Hona hemen gaurko sailkapena:
-Asier Otamendi, 266,5 puntu
-Oihane Perea, 258 puntu
-Serapio Lopez, 254,5 puntu
-Andere Arriolabengoa, 254 puntu
-Zigor Enbeita, 245,5 puntu
-Izar Mendiguren, 233 puntu
Finalerako txartelak, erabakita
Gaurko saioaren ostean, txapela irabazteko lehian ibiliko diren sei bertsolariak erabakita gelditu dira. Xabi Igoak eta Manex Agirrek finalera sailkatzeko aukera asko zituzten eta hala gertatu da. Gaurko finalaurrekoaren ostean, ondorengo bertsolariak sailkatu dira Gasteizen jokatuko den final handirako:
-Asier Otamendi (Gasteiz)
-Oihane Perea (Zalduondo)
-Serapio Lopez (Baranbio)
-Xabi Igoa (Aramaio)
-Iñaki Viñaspre (Gasteiz)
-Manex Agirre (Aramaio)
Andere Arriolabengoa izango da ordezkoa, norbaitek huts eginez gero.