Ohiko bilera egin ordez, beste modu bat aukeratu du aurten jai batzordeak San Martin jaiak antolatzeko. "Bilerak zaharkituta gelditu direla uste dugu. Izan ere, irekiak dira, bai, baina oso jende gutxi etortzen da.
Horregatik, inkesta eran egitea erabaki dugu", azaldu du Itxaso Aspiazuk, Kultura teknikariak. Hala, Whatsapp eta posta elektroniko bidez inkesta bat bidaliko zaie herritarrei. "Edonork momentu batean betetzeko inkesta da eta guk informazioa jasoko dugu. Modernizatze aldera hartu dugu erabaki hau eta eraginkorragoa izango dela uste dugu", dio Aspiazuk.
Helburua da herritarrek proposamenak eta ideia ezberdinak iradokitzea, gustu guztietarako jaiak izan daitezen. Jai batzordea dagoeneko hasi da inkestak bidaltzen eta erantzuteko azken eguna martxoaren 31 izango da.
Inkesta hau bete beharko dute herritarrek: https://goo.gl/forms/4mtEF538hC4eewqC3
Ekainaren 30ean hasiko dira jaiak
Ekainaren 30ean –egubakoitza– hasiko dira aurten San Martin jaiak eta uztailaren 3an bukatuko dira.