Dantza taldeko kideek positiboki baloratu dute lehiaketa: “Uste genuena baino logo gehiago aurkeztu dira eta zaila izan da horietatik bat aukeratzea. Pozik gaude lehiaketak izan duen oihartzunarekin. Mila esker animatu diren guztiei!”.
Lagun Artean dantza taldeak logo lehiaketa antolatu zuen eta dagoeneko epaimahaiak aukeratu du aurrerantzean taldearen ikurra izango den ilustrazioa. Guztira 16 logo desberdin jaso dira eta guztietatik Eider Ballinak diseinatu duen logoa izan da irabazlea.
Epaimahaian izan dira: Maitane Gomez de Segura, Izaro Aretxaga, Adela Elejalde eta Ainara Inuntziaga.