Ander Solozabal (Gasteiz), Asier Rubio (Luiaondo), Jagoba Apaolaza (Gasteiz), Rikardo Gz. de Durana (Oreitia) eta Paula Amilburu eta Xabi Igoa aramaioarrak izan dira nor baino nor gehiago oholtza gainean. Hamalau bertso puntuagarri kantatu dituzte bertsolariek, horien artean bost bertso bakarkako lana, kartzela formatuan eta puntu gehien eskuratu ditu Igoak. Hain zuzen lehenengo itzulian egindako lan ona "errematatu" egin du oraingo saioan, hark gura zuen moduan.
Oraingoz, Xabi Igoa, Iñaki Viñaspre eta Manex Agirre dira puntu gehien lortu dituztenak, eta datorren zapatuan seigarren eta azken finalaurrekoa jokatuko da Aramaion. Orduan jakingo da zeintzuk diren sei finalistak.