'Arnasguneen hezkuntza proiektua' haurrekin lantzera

Xabi Gorostidi 2017ko otsailaren 23a

Irudia: UEMA

UEMA osatzen duten herrietako ikastetxeetan DBHko eta Batxilergoko ikasleekin lantzen den programa da. Udalak euskalduntzen ari diren artean, udalerrietako giroa gero eta erdaldunagoa dela ondorioztatu dute UEMAn, eta gazteengan kontzientzia sortzean jarri dute fokua. Izan duen harrera ona ikusita, haur hezkuntzako ikasleengana hedatzea erabaki dute.

Horretarako Katxiporreta kooperatibaren, eta Miren Amurizaren laguntza izan dute. Amurizak lau liburuko bilduma didaktiko bat prestatu du UEMAko teknikarien batera, eta urtarrilean hasi ziren ikastetxeetan lantzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak