Martitzen gaueko bostak aldera sartu ziren bi lapurrak. Aurretik hiru lapurreta jasan dituzte Anbotokoek; birritan atzeko atetik, eta beste behin aurre aldekotik. Baina oraingo honetan leihotik sartu ziren. Alarma txirrina desaktibatu zuten eta makina txanponjaleko diruaren bila joan ziren zuzenean.
"Lehen aldian txanponjaleko eta tabako makinako dirua ostu zidaten, baina beste guztietan zuzenean joan dira txanponjalekoaren diruaren bila" adierazi du Igor Ayastui Anboto Tabernako langileak.
Segurtasun neurri bezala makinako dirua bertatik atera eta beste leku batean gordetzeko ohitura hartu zuen Ayastuik, baina hala eta guztiz ere, lapurrek dirua aurkitzea lortu zuten.
Beste lau kasu Añai tabernan
Modus operandi antzerakoak jarraituz lau lapurreta jasan dituzte Añai tabernan uztailetik hona. Talde organizatu bateko kideak direnaren susmoa dute bi tabernetako langileek.