Udalak eskerrak eman dizkie herritarrei haizetearen aurrean emandako erantzunagatik

Xabi Gorostidi 2017ko otsailaren 14a

Irudia: Aramaioko Udala

Atzoko haize bolada indartsuek hainbat kalte eragin zituzten Aramaioko herrian. Foru Aldundia Oleta eta Albina inguruak konpontzen aritu zen eta udal langileek eta herritarrek gogor egin zuten lan Arexola, Gantzaga eta Ametzuko bideetan jauzitako zuhaitzak kentzen. Udalak webgunean argitaratutako oharrean eskerrak eman dizkie herritarrei egindako lanagatik.

(Albistea aurrerago garatuko dugu)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak