Korrika Batzordearen bileraren toki aldaketa

Xabi Gorostidi 2017ko urtarrilaren 31

Bihar egitekoa zen Korrika Batzordearen bigarren bilera. Lehen hitzorduan Kultura etxean egin bazen ere, bigarrena Udaletxeko osoko bilkura aretoan egingo dute bihar, otsailak 1, 18:30ean. herriko taldeek dituzten ideiak batuko dira, ahal dela dena adostu eta Korrika programazioa zirriborratuko da bileran.

Horretaz gain, apaintzeko materiala ere banatuko da eta diru bilketak egiteko egutegiak lanen koordinazio ere.

Batzordeko kideek jakinarazi dute Aramaioko herriak kilometro bat erosi duela Legutioko sarreran, eta batzordeko partaide guztien artean ahalik eta gehien finantzatzen saiatuko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak