Josemari Velez de Mendizabal historiagileak Hots Begi Danbolinak blogean kontatzen du zela orduko udal batzordeak kontsumo artikuluen prezio finkoak ezartzea erabaki zuela, "herrian eten barik gertatzen diren abusuak direla-eta".
Arrautzak 6 pezetatan
Adibide batzuk: esnea 0,90 pezetatan azunberdia (bi litro inguru), baba gorria 8 pezetatan zelemina, baba zura 7 pezetatan zelemina, arrautzak 6 pezetatan dozena… zehaztu zituzten prezioak. Eta gauza bera egin zuten ganaduaren salmentarekin: herriko harakinari prezioak jaitsiarazteaz gainera, "auzoetako alkateei adierazi zitzaien ardi eta behirik saltzea erabat debekatua geratzen zela, udal baimenik gabe. Gainera, artzainei euren artaldeen gaineko zehazkizunak eskatu zitzaizkien", kontatzen du Debagoieneko historiagileak. 1937. urtea zen.