Santa Ageda eguneko bazkaria
Aurten ere, Santa Ageda eskea egin ostean Iturrieta sagardotegian batuko dira parte hartzaileak mahai baten inguruan indarrak berreskuratzeko. Bazkarirako izen ematea zabalik dago, ondorengo prezioekin: Helduek 10 euro, eta gazteek 5. Izena eman nahi dutenek Bizente Goikoetxea abesbatzako, trikitia taldeko edo bertso eskolako arduradunekin jarri beharko dira harremanetan.
