Bikote txapeldun aramaioarra

Xabi Gorostidi 2017ko urtarrilaren 2a

Aramaioko bikotea garaikurrarekin. Irudia: Josu Olaizola

Debagoienako pilota txapelketako infantil A mailako txapela jantzita agurtu zuten urtea Julen Olaizola eta Markel Arriolabengoa pilotari gazteek. Finalean 18-10 menderatu zuten Peru Galdos oñatiarrak eta Oxel Garitano arrasatearrak osatutako bikotea. San Martin txapelketan ere garaile izan ziren etorkizun oparoa daukaten bi pilotariak. Zorionak biei!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak