Datorren urterako diru laguntzea eskatzea onartu zuten aho batez azken ezohiko bilkuran. Datorren urtean egin beharrekoan artean aurkitzen dira, aurten egindako gimnasioa egokitzea eta erabilgarri egiteko dirua eskatzea, intsonorizatzea, lur egokia jartzea, leihoak aldatzea edo berogailua jartzea.
Udalaren ideia da, lehentasunen prozesuan agertu zen bezala ekintza ezberdinetarako lekuak egokitzen joatea, espazio ezberdinen falta nabaria dagoelako gaur egun egiten diren ekintzei erantzuteko. Horregatik, yoga Kultur-etxeko eszenarioan egiten da, edo pilates pleno aretoan.