Lau ahotsetara osatutako ikuskizun musikalak egiten dituzte Demode Quartet taldekoek eta musika, koreografia eta umorea dira ikuskizunaren osagai nagusiak. Epa! da euren bigarren ikuskizuna eta bertan euren estiloa mantendu dute. “Azken lan honetan esku-soinua biolagatik ordezkatu dugu eta Itoiz, Lertxundi edo Leteren abestiak ditugu Aretha Franklin, Queen edo Madonaren abestien ordez”.