Herriko bertsolarien saioa gaur Eguneko Zentroan

Xabi Gorostidi 2016ko azaroaren 25a

Irudia: Aramaioko Udala

16:00etan, Aramaioko Manex Agirre eta Xabi Igoa bertsolariek saiotxoa egingo dute herriko Eguneko Zentroan. Ordu bete iraungo du eta zentroan dauden adindunak protagonista izango dira. Saioa hasi aurretik bertsolariek solasaldia egingo dute zentroko kideekin, gero euren kontakizunen inguruan abesteko.

Saioa Aramaioko Udalak antolatu du, Adin-Adin programaren baitan. Bertsolaritzak pertsona adindunengan sor ditzakeen onurak ikusita sortutako egitasmoa da eta zentro hauetan dauden pertsonen adimena eta gogo aldartea hobetzea du helburu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak