Umorea baliatuz, edukirik gabeko telezabor programen aurka egiten du obra honek. Hauek ikusleen pentsamendua baldintzatzen dutela ikusirik, horren aurkako iraultzara dei egiten du.
Ekainean estreinatu zuten Eskoriatzan, eta sarrera guztiak agortu zituzten. “Ahozko hainbat gomendio eta kritika entzun ditugu, eta obra Aramaiora ekartzeko aproposa zela erabaki genuen” adierazi du Mertxe Elorza Itur-zuri elkarteko kideak.