Konpositore handiaren heriotzaren 100. urteurrenean hainbat ekintza antolatu dira Aramaion, Goikoetxea zein zen eta zein ondare utzi zuen azpimarratzeko.
Ildo horretan beste urrats bat emango dute gaur arratsaldean, 18:30ean Kultura Etxean izango den ekitaldian. Bertan Jose Mari Velez de Mendizabalek idatzitako Bizente Goikoetxea, Aramaioko musikari unibertsala. 1854-1916 liburua aurkeztuko dute eta ondoren mahai ingurua egingo dute musika alorreko gonbidatu bereziekin. Bertan izango dira Sabin Salaberri musikaria, Floren Unzuetan organo jolea eta Rafael Mendialdua konpositorea.
Aramaioko Udalak positiboki baloratu ditu orain arte egin diren ekintzak “Aramaion eta Araban Bizente Goikoetxea zein izan zen eta zergatik den gure herriko pertsonaia historiko garrantzitsua jende ezberdinari erakustea, eta bere musika lanak han eta hemen zabaltzea, lortu ditugula uste dugu”.