Bostetik bi txapel lortu dituzte herriko pilotariek

Xabi Gorostidi 2016ko aza. 17a, 10:19

Aramaioko Pilota Elkartea

Pasa den zapatuan jokatu ziren III. San Martin Pilota Txapelketako finalak eta Aramaioko pilotariek zortzi finaletatik bost jokatu zituzten. Infantil A eta alebin B mailetan txapelak lortu zituzten eta antolatzaileak pozik azaldu dira txapelketak emandakoarekin.

II. San Martin Pilota txapelketa pasa den zapatuan, eta bi txapela utzi zituen Aramaioko pilotarientzat. Ander eta Xabi Errasti lehengusuak alebin B mailako irabazleak izan ziren Legutioko Cariñanostarrak 18-8 irabazita. lehia parekatua izan zen, baina lehengusuek egindako lan onak saria izan zuen.

Infantil A mailan Asier Del Campo eta Julen Olaizola aramaioarrek eskuratu zuten txapela. Finalean Larrieta eta Estibaliz bikote lakuarra izan zuten aurkari. Hasieratik agindu zuten partiduan eta nagusitasun osoz gailendu ziren 18-3ko markagailuari esker.

Aramaioarrek jokatutako beste hiru finaletan ez zuten txapela janzterik lortu. Benjamin B  mailan Iglesiasek eta Garciak ez zuten aukerarik izan, eta amore eman zuten 18-1 Arruiz eta Rivera Lakuako bikotearen aurrean. Benjamin A mailan, lehia bizia izan zuten Ruizek eta Fernandezek, baina amaieran 18-14 galdu zuten Vicario eta Reinaldoren aurka.

Alebin A mailan Arriolabengoa eta Herrartek arerio latzak izan zituzten. Sanchez eta Eskuza Laudioko bikoteak maila aparta erakutsi zuen partidu hasieratik, eta ez zieten euren jokoa egiten utzi. Azkenean laudioarrak garaile 18-3.

Antolatzaileak pozik

Irailean hasi zen txapelketa, eta  tarte horretan Arabako pilotari gazteak erakarri ditu astebururo Aramaiora. “Euskal herrian gazte mailan dagoen txapelketarik luzeenetako izango da, luzeena ez bada” adierazi du Josu Olaizola Aramaioko Pilota Elkarteko kideak.

“Urtetik urtera jende gehiago erakartzen du eta pozik gaude erantzunarekin. Aurtengo finaletan frontoia erdi beteta egon da, eta pilotarien familia eta lagunak ez direnak ere gerturatu dira”. Antolaketa lanak luze joan diren arren, hurrengo edizio egiteko prest azaldu da Josu Olaizola.

Emaitzak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak