Aramaioko trikitilariek dantzan jarri dituzte herritarrak

Monika Belastegi Aranzabal 2016ko azaroaren 12a

Aramaioko trikitilariek San Martin jaia ospatu zuten atzo, barikua. Urteroko zitari hutsik egin barik, udaletxeko arkupeetan egin behar izan zuten emanaldia euriaren ondorioz. Baina hori ez zen ondo pasatzeko eragozpen izan: entzuleak ere arkupeetara batu ziren eta han egin zuten dantza.

Txistorra eta edatekoa ere banatu zituzten eta ateratako dirua eskolako materiala berritzeko erabiliko dute. Horrekin batera, zozketa ere egin zuten. Lehen saria, asteburuko egonaldia landetxean, 0359 zenbakiari egokitu zaio; bigarrena, urdaiazpiko bat, 0897 zenbakiari; eta hirugarrena, gazta bat, 0769 zenbakiari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak