Gantzaga auzoko San Melixenak asteburu honetan

Xabi Gorostidi 2016ko aza. 11a, 18:18

Kanpai errepikekin eta etxafuego jaurtiketekin hasiko dituzte jaiak bihar, zapatua. Mus, tute, tortilla patata eta txapel jaurtiketa txapelketak, txirrindulari igoera eta trikitilari zein txistulariak ez dira faltako.

Kanpai errepikekin eta etxefuego jaurtiketin hasiko dituzte bihar, zapatua, Gantzaga auzoko San Melixenak jaiak. 12:00etan meza nagusia egingo dute Aretxabaletako Koruaren laguntzarekin, eta ondoren emanalditxoa ere egingo dute eguerdiko giroa berotzeko. 13:00etan bermut dantzaren txanda izango da, eta aldi berean II. txapel jaurtiketa lehiaketa egingo dute. Bazkalostean mus eta tortilla patata txapelketak egingo dituzte, eta aldi berean umeentzako jolasak eta puzgarriak egongo dira. 23:00etan DJ Xaz-ek saioa eskeiniko du eta ohera joan aurretik txokolate beroa banatuko dute.


Domekan 11:00etan, gantzagar bat baino gehiago ohetik altxako da Arrasateko Txistulari Bandaren doinuekin. 12:30ean hasiko da XXXVI. Txirrindulari Igoera eta 13:00etan Aramaioko trikitilariek poteoa girotuko dute. 17:00etan tute txapelketari ekingo diote eta amaitutzat emango dituzte jaiak, hurrengo zapatuko errepikapenak heldu arte.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak