Joan zen larunbatean Araian jokatu zen 2017ko Arabako Bertsolari Txapelketan sailkatzeko laugarren eta azkeneko kanporaketa.
Nieves del Alamo aurkezle, 6 bertsolari aritu ziren eta honela geratu zen saio horren sailkapena:
- Rikardo Gonzalez de Durana. 166 puntu.
- Peru Abarrategi. 161 puntu.
- Izar Mendiguren. 160,5 puntu.
- Jagoba Apaolaza. 154,5 puntu.
- Oier Arbina. 143,5 puntu.
- Jon Sanchez. 95,5 puntu.
Azken kanporaketa izanik, Araiako saioak itxi du sailkapena eta erabakita geratu da nortzuk kantatuko duten 2017ko Arabako Bertsolari Txapelketan. Honako hauek: 2015eko 5 finalistak:
- Manex Agirre (Aramaio).
- Iñaki Viñaspre (Abetxuko).
- Oihane Perea (Gasteiz).
- Xabi Igoa (Aramaio).
- Zigor Enbeita (Abornikano).
Eta kanporaketetan sailkatutako ondorengo 13 hauek:
- 1. Asier Otamendi (Gasteiz). 193 puntu (1. kanporaketaren irabazlea).
- 2. Andere Arriolabengoa (Aramaio). 176,5 puntu (2. kanporaketaren irabazlea).
- 3. Iker Agirre (Aramaio). 146,5 puntu (3. kanporaketaren irabazlea).
- 4. Rikardo Gonzalez de Durana (Oreitia). 166 puntu (4. kanporaketaren irabazlea).
- 5. Paula Amilburu (Aramaio). 163,5 puntu.
- 6. Serapio Lopez (Baranbio). 162,5 puntu.
- 7. Peru Abarrategi (Aramaio). 161 puntu.
- 8. Izar Mendiguren (Laudio). 160,5 puntu.
- 9. Jagoba Apaolaza (Gasteiz). 154,5 puntu.
- 10 Felipe Zelaieta (Gasteiz). 153,5 puntu.
- 11. Ander Solozabal (Gasteiz). 146 puntu.
- 12. Asier Rubio (Luiaondo). 145 puntu.
- 13. Jon Ruiz de Pinedo (Zalduondo). 144,5 puntu.
Esandako bezala, guztira, 18 bertsolari izango dira. 2017ko Arabako Bertsolari Txapelketa urtarrilaren 21ean aurkeztuko da, eta finala apirilaren 1ean jokatuko da, Gasteizko Printzipal Antzokian.