Andere Arriolabengoa zuzenean sailkatu da 2017ko Arabako Bertsolari Txapelketara

Xabi Gorostidi 2016ko aza. 2a, 18:53

Zapatuan Lantziegon jokatutako kanporaketan garaile izan zen 176,5 punturekin eta horri esker lortu du txapelketarako sailkapena. Paula Amilburuk era lan txukuna egin zuen, eta bigarren amaitu zuen 163,5 punturekin. Asteburu honetan Iker Agirre eta Peru Abarrategiren txanda izango da.

Pasa den asteburuan jokatu ziren 2017ko Arabako Bertsolari Txapelketarako sailkatzeko lehen bi kanporaketak. Andere Arriolabengoa eta Paula Amilburu Lantziegon egindako kanporaketan aritu ziren, eta lan benetan txukuna egin zuten biek ala biek. Arriolabengoa izan zen saioko irabazlea 176,5 punturekin eta Amilburuk bigarren postua eskuratu zuen 163,5ekin. Beraz, Aramaioko hiru bertsolarik bermatuta dute 2017ko edizioko parte hartzea; Manex Agirrek eta Xabi Igoak aurreko edizioko finalera heltzeagatik, eta Arriolabengoak kanporaketako irabazle izateagatik.

Asteburu honetan Iker Agirreren eta Peru Abarrategiren txanda izango da. Agirreren saioa Izarran izango da egubakoitzean eta arerio izango ditu Ander Solozabal, Xabier Antia, Unai Gomez, Alberto Martinez "Beito", eta Irati Ruiz de Pinedo. Peru Abarrategiren kanporaketa zapatuan jokatuko da Araian. Jon Sanchez , Oier Arbina, Rikardo Gonzalez De Durana, Izar Mendiguren, eta Jagoba Apaolaza izango ditu aurkari bertsolari gazteak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak