Urriko domeketan egon da zer entzun eta zer ikusi Aramaion, musikarekin lotutako zine zikloan. Amy Winehousen, Brian Wilsonen edo Sixto Rodriguezen biografietan oinarritutako pelikulek ondo funtzionatu dute ikusleei dagokionez, eta antolatzaileak positiboki baloratu dute zikloak izan duen harrera.