"Jose Marik Madrilen amaitu zuen batxilerra eta 1930ean Unibertsitateko ikasketei ekin zien, Zuzenbide Fakultatean. Bertan lau ikasturte eman zituen. Aramaioko giro abertzale euskaltzalea izan bazen piztailea, Madrilen aukera ezin hobea aurkitu zuen gazte hark bere ideia politikoetan hazteko. Euskal Herria maite zuen eta huraxe izango zen aurrerantzean bere bizitzako uneak oro eramango zizkiona", kontatzen du, besteak beste, Debagoieneko historialariak Lurgorri-ren ibilbideaz.
Pasartea osorik irakur daiteke Josemari Velez de Mendizabalen Hots Begi Danbolinak blogean.