Aramaioko Udal Gobernuak amaitu berri du tabernetako terrazak erregulatzeko ordenantza berriaren zirriborroa, eta ikusgai jarri Udalaren web orrian.
Orain, herritarren, eta batez ere, tabernarien ekarpenak jasotzea lortu nahi dute udal ordezkariek, denen artean ahalik eta ordenantzarik aproposena diseinatze aldera. Ekarpenak egin nahi dutenek urriaren 21a baino lehen egin beharko dute. Fase honetako ekarpenak jaso ondoren, ordenantza udazkena amaitu baino lehen indarrean egotea da Udalaren aurreikuspena.