Parte hartze handia eta sari ugari 2016ko kaleko margo txapelketan

Xabi Gorostidi 2016ko urr. 13a, 14:56

Hogeita zazpi margolarik hartu zuten parte helduen kategorian eta hogeita seik haurren mailan. Helduen kasuan Asturiasetik, Nafarroatik eta Bizkaitik etorritako margolariak lehiatu ziren. Bertako garailea Carlos Espiga izan zen eta haurren mailan, aldiz, Ane Urzelai. Aramaioar onenaren saria Maite Mateok jaso zuen.

Itur Zuri elkarteak 24 urtez antolatu ondoren, aurten lehen aldiz antolatu du Aramaioko Udalak kaleko margo lehiaketa. Udal ordezkariak pozik agertu dira txapelketaren 25. edizioak izandako parte hartzearekin eta kalitate mailarekin.

Argazkia: Epaimahaiko kideak aurkeztutako lanak ikusten

Guztira 53 margolari lehiatu dira aurtengo txapelketan; 27 heldu mailan eta 26 haurrenean. Azken honetan denak aramaiorarrak izan ziren, baina helduenean Nafarroatik, Asturiasetik eta Bizkaitik etorritako margolariak aritu dira nor baino nor.

Hauexek izan dira heldu mailako irabazleak:

1. saria: Carlos Espiga

2. saria: Jose Reyes

3. saria: Esteban Oroz

 

 Gazte mailan hauek izan ziren irabazleak:

  • 1. saria: Ane Urzelai
  • 2. saria: Unai Ramon
  • 3. saria: Anje Kortabarria

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak