Diablues eta Bluecifer bikote bergararrak itxiko du Sastiñako kontzertuen zikloa

Xabi Gorostidi 2016ko ira. 30a, 15:27

Asier Elortza (gitarra) eta Mikel Etxeberria (musugitarra) bluesak lotuta daude eta nabaria da hori euren musikan.  Antzinako blues akustikoan inspiratzen dira, 20. eta 30. hamarkadatakotan batez ere. Hala ere, Elvisen abestiak ere moldatzera heltzen dira. Blues doinuekin esango du agur Sastiñako zuzenekoen zikloak.

Duela gutxi Dis Covers diskoa kaleratu dute. Bederatzi abesti klasikok osatzen dute, baina guztiek Diablues eta Bluecifer filtrotik pasata. Lan berriko lanak ekarriko dituzte Sastiñara eta bluesak gustuko dutenek gozatu hartzeko hitzordua izango dute bertan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak