Aramaioko sagardo eguna domekan ospatuko da

Xabi Gorostidi 2016ko ira. 22a, 17:41

Herriko ekoizleek euren lanaren emaitzak plazaratuko dituzte, eta hiru euroren truke hamahiru sagardo dastatzeko aukera izango da. Txotx irekiera bertsolariek girotuko dute eta Lagun-artean dantza taldekoek taloak egingo dituzte.

Igandean Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak egingo diren arren, aramaioarrek beste hitzordu garrantzitsu bat edukiko dute; 2016ko sagardo eguna. Herriko ekoizleek euren lanaren emaitzak plazaratuko dituzte, eta hiru euroren truke hamahiru sagardo dastatzeko aukera izango da. Txotx irekiera bertsolariek girotuko dute eta Lagun-artean dantza taldekoek taloak egingo dituzte.

Hamahiru ekoizle

"Aramaion gehiagok ekoizten dute bai sagardoa eta bai zukua, baina kopuru oso ona eta esanguratsua da. Beste urteren batean egon diren ekoizleren batek edo bestek sagar gutxi izan du aurten eta ezin izango du etorri" adierazi du Cristina Etxenausia kultura zinegotziak.
Aurtengo edizioa Udalak antolatzen duen bigarrena da eta Etxenausiaren ustez pozgarria da Aramaio bezalako herri baten bertako ekoizleen festa bat antolatzea: "Polita izateaz gain,  asko baloratu eta balioetsi behar dugun
zerbait dela esango nuke nik. Askotan ez gara kontziente herrian
daukagunaz, ez sagardo eta zukuan
bakarrik, Aramaion kalitate handiko hainbat produktu ezberdin  ekoizten dira eta hori babestu eta lagundu beharreko zerbait dela uste dugu".

Aramailurri omenaldia

Urtero legez, sagardo egunaren irekiera ekitaldia omenaldi bilakatzen da, eta aurten Aramailur elkartearen lana nabarmendu nahi izan dute. "Elkarte honek jarri zuen martxan herriko ekoizleei bidea eman eta laguntzen dien ekonomatoa, besteak beste. Lan asko egin du eta egiten ari da bertakoaren alde, bai produktuekin, bai kontzientziazioan, bai ingurumenarekin... Uste dugu bide hori dela jasangarritasunera gehien hurbiltzen gaituena eta lan hori txalotu eta omendu nahi dugu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak