EH Bilduk orain dela lau urteko garaipena berretsi du Aramaion, 434 botorekin. Bigarren indarra EAJ izan da, 286 botorekin.
Lierni Altuna Aramaioko alkateak emaitza positiboak direla uste du. "Kontuan hartuta parte-hartzea jaitsi egin dela eta Elkarrekin Podemos alderdia jokoan sartu dela, ez dira emaitza txarrak", adierazi du.
Bestalde, Mertxe Mondragon EAJko kidea ere pozik azaldu da lortutako emaitzekin. "Botoetan igoera txiki bat eduki dugu eta oso pozik gaude", nabarmendu du. Altunarekin bat eginez, gaineratu du Elkarrekin Podemos bezalako alderdi bat sartuta, emaitzak "positiboak" direla.
Parte-hartzea bi puntu jaitsi da aurten, 2012ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeekin alderatuta. 1271 hautesle ziren, eta horietatik 839k eman dute botoa. Beraz, %66ko parte-hartzea izan da.
Boto kontaketaren hasierako unea.