Uztailaren 29an hasi zituzten jaiak, auzolanean egindako lan batzuekin. Ondoren, suziria jaurti ostean, kantu afaria egin zuten Arantzazu soinujolearekin: "Umore onean ibili ginen, ordu txikiak arte kantuan". Zapatuan, berriz, meza, trikitilariak, bolo, mus eta briska txapelketak, umeendako jolasak eta Aramaioko Zarzamora taldearen kontzertu akustikoa izan zituzten. Domekan, jaietako azken egunean, karta txapelketako finalak eta sari banaketa izan zituzten. Eta, ohitura denez, Agur San Esteban bertsoarekin agurtu zituzten festak datorren urtera arte.
Jarraian, Aizpea Ajuriagerra aramaioarrak bidalitako argazkiak.