Lierni Altunak gaiari sarrera egin ostean bozkatzeko ordua heldu da eta bi alderdien aldeko botoekin onartu dute. Beraz, gaurko bilkura azkarraren bitartez onartuta geratu dira iazko ekitaldi ekonomikoko kontu orokorrak.
Lierni Altunak bere kezka azaldu du azken asteetan herriko komertzio eta tabernek izandako lapurretekin. "Azkenaldian lapurrak egon dira Anboto tabernan eta Kintelena dendan. Azkena, aurreko astean Añai tabernan. Abuztuan jende oso gutxi ibiltzen denez Aramaion Ertzaintzarekin harremanetan jarri gara segurtasun neurriak sendotzeko. Eurek dituzten baliabideak direnak dira, baina, lapurretak saihesteko neurriak hartzen saiatuko direla esan digute" adierazi du Altunak.