Abuztuaren 11tik 15era izango da 31. Arabako Organo Jaialdia. Bost kontzertu eskainiko dituzte, Arabako bost elizetan. Aramaioko emanaldia abuztuaren 14an izango da, 19:00etan, elizan.
Egitaraua da:
- Abuztuaren 11n, Oionen, Maria Esther Ciudad organo-jotzailea.
- Abuztuaren 12an, Bastidan, Mirian Cepeda.
- Abuztuaren 13an, Elciegon, Fernando Gonzalez.
- Abuztuaren 14an, Aramaion, Jordi Vergese.
- Abuztuaren 15ean, Moreda Araban, Arturo Barbara
Zabalkunde handia ematea
"Organo-jotzaileen sariketak zer arrakasta duen ikusirik, betebeharra zen guretzat formatu beraren aldeko apustuari eustea. Hala, beraz, oraingoan Gasteiz abuztuko programaziotik kanpo utzirik eta lurraldeko herrietarako ezarririk hitzordua, bost kontzertu izango ditugu ostera ere. Gure asmoa da organoa duten herrigune batzuen eta besteen artean banatzea emanaldiak, jaialdiak ahalik eta zabalkunderik handiena izan dezan”, adierazi du Joseba Perez de Heredia Euskara, Kultura eta Kirol zuzendariak. Jose Santos de la Iglesia jaialdiaren zuzendariarekin batera aurkeztu du jaialdia.